Feriak

 

UDA.

Azkarateko jaiak, San Ferminen ohorez ospatzen dira, eta beraz, uztailaren 7aren inguruan izaten dira. Aipatzeko modukoa da, etun sinalatu horretan, santu beltzarenaren ermitaraino egiten den erromeria. Cantzari, txistulari, trikitilarik bertsolari eta abarren laguntzaz egiten dute harinoko bidea, eta araitzarrak ez ezki, Gipuzkoako hainbat herritako jende dexente etorri ohi da: Bedaio, Amezketa...

Arribekoek, ordea, ez dute data zehatzik. Garai batean, San Migelen ohorezkoak izaten ziren, irailaren 29an. Oraindik ere, egun hori jai dute arribetarrek, arbasoek ezarritakoak ez bait dute berehala ahazten. Baina datarik egokienak ez zirelakoan edo, herritako festak udan egitea pentsatu zuten. Lehenik, Santiago eguna aukeratu zuten, uztailaren 25a, baina beti jai izaten ez zenez... azkenean, honako erabakia hartu zuen, jaien antokuntzaren ardura izaten duen Lagunarteak: uztailaren hirugarren asteburuan egiten dituzte jaiak, santuaren beharrik gabe. Lau egunetakoak izaten dira, eta denetan arrakastatsuenak, bi ekitaldi izaten dira: larunbatean eta astelehenean egiten den "Puska Biltza" (etxez etxe joaten dira errantxo eta dire eske, musikaren laguntzaz dantza eginez), eta azken egunko Herri Afaria.

Uztegikoak, Abuztuko amabirjinaren egunean izaten dira, abuztuaren 15ean. Urte luzez, ia galtzear izan dira jai hauek, baina gutxinaka gutxinaka berreskuratu nahian dabiltz. Egun hori eta bezperakoa hartuta, girorik ez da falta izanten, halere, Uztegiko plaza txikian.

Atallukoak, San Juan Txikiaren ohorezkoak izaten dira, eta abuztuaren 29ak udaren amaiera dakarrenez, ia ia, gogoz hartzen dituzte araiztarrek. Hauek ere lau egunetakoak izaten dira, eta inguruan ohikoa denez, puska biltza, trikitia eta kirolak izaten dira osagarri nagusienak, azken honek izaugarrizko arrakasta izaten duelarik.

Intzako jaiak irailaren 8aren inguruan burutzen dira, Jaione Amabirjinaren ohorez. Hauek ere indaberrituta agertzen dira azken urteetan, bertako gazteen saiakerei esker. Intzako festak

UDAZKENA.

Gaintzakoak, urteko azken jaiak diren einean, neguaren gordintasunari aurre egiteko besterik ez bada ere, gogo biziz hartzen dituzte araiztarrek. Azaroaren 11ean, San Martin eguna ospatzen dute gaintzatarrek. Herri afaria da ekitaldi denen artean arrakastatsuena, eta esan behar, Herriko Etxea txiki geratzen dela azken urteetan, bertara hurbiltzen diren festazale guztiei harrera egiteko. Herri afaria Gaintzan

                                                                                                                      

Nola iritsi Jateko tokiak Lo egiteko tokiak Monumentuak eta eraikin interesgarriak Gastronomia Folklorea, erromeriak, azokak Txangoak